100% Software Design
Software Diseinuaren gunean. Erantzun zorrotzak eta ausartak, berritzaileak eta eraginkorrak. Softwarea diseinatzeko ikuspegi berri bat.
“The best design is the simplest one that works but not simpler.” Albert Einstein
100% SOFTWARE DESIGN
Gure ezagutzan,
esperientzian eta gaitasunean oinarrituta, promesa bat bete nahi dugu: software diseinua ikerketan oinarritzea, zorroztasunez neurtzea eta era sinplean gauzatzea, sinpleak baitira funtzionatzen duten gauzak ere. Soluzio paregabeak, desberdinak eta ausartak. Eta bezeroa, hori guztia sortzeko oinarria.
AUTHENTIC SOFTWARE DESIGN PEOPLE
Gure nortasuna, gure izaera, gure talentua, gure kultura eta gu geu garena.
Hori guztia da Arima.
Software diseinua ikerketan oinarritzea, zorroztasunez neurtzea eta era sinplean gauzatzea, sinpleak baitira funtzionatzen duten gauzak ere. Soluzio paregabeak, desberdinak eta ausartak. Eta bezeroa, hori guztia sortzeko oinarria.
BUSINESS
DRIVEN DESIGN
Gure lehentasunen artean
lehena: gure bezeroen jarduera eta helburuak ulertzea.
IKERTZEKO JAIOAK GARA
Ezagutza esploratzen dugu, beste akats eta soluzioak aztertzen. Horri esker, epe luzerako ikuspegia lortzen dugu, eta ikuspegi hori funtsezkoa da teknologiaren munduan.
SOLUZIORIK ONENA BILATZEKO, NEURTU
Neurtzen ez bada, ezin delako hobetu.
BENETAKO KOMUNIKAZIOA
Sortzaileak gara, inkonformistak, errealistak. Eta gure adierazpenak ere horrelakoak izatea gustatzen zaigu. Zintzotasunez, gizabidez eta gogoz, emaitza beti da hobea.
SINPLIFIKATU
Gutxiago... gehiago da. Konplexutasuna murriztu eta ulermena erraztu, horretan datza giltzarria. Diseinutik bertatik automatizatzen ditugu jardunbide egokiak.
Business driven design: Understanding the big picture. Bete-betean asmatzeko, gure bezeroen jarduera ezagutzea da lehenengo pausoa.
Software diseinua
Zure produktua edo soluzioa diseinatzen lagun zaitzakegu. Edo baita dagoeneko existitzen den arkitektura garatzen eta hobetzen ere, horrela, arkitekturaren printzipioak bermatu eta negozioari balioa emateko.
Produktuak
Gure ustez, badira konpondu gabeko zenbait alderdi produktuen egungo egoeran. Horregatik, ARIMAn, geure teknologia eta produktuak garatzen ditugu. Lan horren adibide dugu HDIV produktua.
Neurrira egindako Softwarea
Software diseinuaren metodoan finkatu ditugun printzipioetan oinarritzen gara ARIMAn, neurrira egindako softwarea garatzeko.
Ikerkuntza gure DNAn dago. Plazaratzen diren teknika eta teknologiak etengabe hausnartzen ditugu. Lan horri esker, etorkizun-sena dugu eta horrek berebiziko garrantzia du gure alorrean.
Pandemiaren amaiera urruneko lanaren amaiera izango al da?
2013an ARIMA sortu genuenean, urruneko lana ahalbidetuko zuen enpresa bat izango ginela argi genuen. Funtsean, erabaki hau guztiz berekoia izan zen, urrunetik lan egin ahal izateak, guri erraztazunak ematen bait zizkigun gure lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzeko.
Aritz Berasarte
Testcontainers: edukiontziak testing-aren zerbitzura
Integrazio-testak baino gustokoago izan ditut beti unitate-testak, batez ere arrazoi honengatik: ez dut kanpoko ezer behar hauek pasa ahal izateko. Ez dut behar datu-base bat, kanpo-zerbitzu bat edo Kafka bat martxan izatea testak pasatu ahal izateko, eta ondorioz, garatu ahal izateko. Eta hori garapen-inguruneari dagokionez, zeren eta integrazio-ingurunea hartzen badugu kontutan, hare gehiago. Adibidez, datu-baseen kasuan, testak H2rekin egiteko aukera dugu. Baina kontutan eduki behar da proiektu motaren arabera, gerta daitekeela H2n primeran funtzionatzen duen zerbaitek, garatzen ari garen datu-basean ez funtzionatzea. Askotan “Tira… H2rekin egingo dugu, datu-basea martxan ez jartzeagatik…”
Jessica Aguado
AWS Lambda Funtzioak
Azken aldian serverless hitza gero eta gehiago agertzen da post, foro edo softwarearekin erlazionatutako edozein baliabidetan. Laburbilduz, gure aplikazioa exekutatzen den makinaz ez arduratzea eta horren hedapen prozesua arintzea inplikatzen duen kontzeptua da serverless. Ez da ulertzeko kontzeptu oso erraza, eta horregatik aurrerago beste post batean sakonduko dugu.
Urko Lekuona
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Gure web gunea erabiltzearekin batera, gure cookie politikarekin bat zatozela onartzen duzu.